13. JARDUNALDIA . XVI Txingudiko Bandera / Balfego Sari Nagusia. Hondarribia (Gipzukoa)

13. JARDUNALDIA . XVI Txingudiko Bandera

Donostian kainoikadak eztanda egiterako gure trainerua 2024 EUSKOTREN LIGAko TXAPELDUN zen!! A Coruñan Liga hasi genuenetik, jarraian irabazten degun 13garren Bandera da hau eta zenbaki honek sari berezia zekarren. Oraindik 3 jardunaldi falta badira ere Liga amaitzeko matematikoki 2024KO EUSKOTREN LIGAKO TXAPELDUNAK GERA!!!! 2023an A Coruñan Lidergotza hartu genuenetik ez dugu inoiz Liderrak izateari utzi […]

12. JARDUNALDIA. Orioko XXIV. Emakumezkoen Estropada – Orio Kanpina XII. Bandera.
Orio (Gipuzkoa)

12. JARDUNALDIA. Orioko XXIV. Emakumezkoen Estropada

2016en Bixiguaren Bandera irabazi genuenetik Oria ibaian ez genituen berriro arraunak altxatu Orion uda sasoian, neguan bai aurten ORIAko Jaitsiera irabazi bait genuen. Gaur EUSKOTREN LIGAko 12garren Bandera ere Lugañenera daramagu naiz eta estropada eremuan ikusi behar ez diren maniobra kaltegarriak gertatu diren. Asteburuko helburuak berriro bete ditugu eta seigarren dobletearekin 96 punturekin jarri gara […]

11. JARDUNALDIA. VIII Bandera CaixaBank. Castro Urdiales (Cantabria)

11º JORNADA. VIII Bandera CaixaBank. Castro Urdiales (Cantabria)

2018an egindako errekorretik 5,92 geratu gera erreza jarri ez digun 4.kaletik. Kaleak eskeintzen ziguna baino irteera hobea gure kuadrilak egindakoa. Ziabogan estu jarri gaitun arren Tolosaldeak proa sartzen hasita estropada eremuak eskatzen zuen lan exigenteari amen egin eta hanka egin dute gure Arraunlariek helmugan aldeko 7,9 eko tartearekin sartuaz. Berriz ere indar eta arraunkera erakustaldia […]

10. JARDUNALDIA. XIII. Euskotren Bandera. Lekeitio (Bizkaia)

10. JARDUNALDIA. XIII. Euskotren Bandera. Lekeitio (Bizkaia)

Itsasoa bare egoten ez dakien estropada eremua, zaila eta ausardiarekin helbu behar denetakoa. Ohorezko Txandatik at geratu zen Tolosaldea baino ez zen gugana hurbildu denboretan. Amaieran ia 5 segundutara geratu zen bigarren; Ohorezko txandan zijoazten aurkariak 17 segundu luzetatik gora geratu ziren gure arraunlarien erritmoari ezin eutsiz Kaiarriba, Orio eta Hondarribia. Ligako 5garren dobletea irabazitako […]

9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia . Getxo (Bizkaia)

9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña

Gustuko estropada eremua. Taldea gogotsu berriro Ikurriña dotore hau irabazteko. Eremuko errekorra 2015ekoa, Ikurriña Portu Zaharrean jokatzen zenekoa, 10:33.96. Gaur jokatutako eremuko denborarik onena 2021ekoa. 10:47,74.10:37,36 gure Lugañenek behar izan duena 2.kaletik 1,5 itsas milak egiteko, bigarren eta hirugarrenek baino 15 segundu gutxiago ondo ikasia duten arraunkera seguru eta indartsuari esker. ZORIONAK gaurko erakustaldiagatik, 9. […]

8. JARDUNALDIA. V Bandeira de Traiñeiras Feminina Rianxeira. BOIRO (A Coruña)

8. JARDUNALDIA. V Bandeira de Traiñeiras Feminina Rianxeira. BOIRO (A Coruña)

EUSKOTREN LIGAko 8.jardunaldia jokatu degu Cabo da Cruzeko estropada eremuko 1.kaletik. Bateretan muskuluekin lanean aritzea direnen modura gure Arraunlarieak ausart eta kementsu ekin diote aurten Galizin jokatu degun azken estropadari. Irteerako lehen palada txarrak ahaztu eta arraunketa seguru eta bateratuaren eraginez aurten oraindik ikusi gabe genituen aldartearekin lortu dute Ligako 8.Bandera eta Lidergotza beste aste […]

7. JARDUNALDIA. I Bandeira Barbanza Arousa. (A Coruña)

Desconocido campo de regatas. Nunca antes habíamos remado en él. Corrientes, olitas, … tripulación en alerta constante. A pesar de que las corrientes nos lo pusieron difícil, una vez pasado el trecho malo, el equipo reaccionó y cruzó la línea de meta con una ventaja favorable de casi 6 segundos. Nuevamente, fuerza y confianza la clave para que nuestras remeras ganasen la 7º Bandera de la Liga, la primera que competía Euskotren Liga. 
El LIDERATO cada vez más afianzado con 56 puntos,  13 puntos de diferencia respecto a ORIO, segunda clasificada

Estropada eremu ezezaguna. Inoiz bertan aritu gabeak. Korronteak, olatutxoak, … eskifaiak erne egon beharrekoa. Korronteek estutu gintuzten arren, eremu txarra pasa eta hanka egin zuten poparean ia 6 segundutako errentarekin helmugaratuaz. Berriro ere, indarra eta konfidantza izan zituzten tostakide gure arraunlariek Ligako zazpigarren Bandera irabazteko, Euskotren Ligak Arousan jokatzen zuen lehena. LIDERGOTZA gero eta lotuagoa […]

6. JARDUNALDIA. III Bandera Ayuntamiento de Sestao. Sestao (Bizkaia)

6. JARDUNALDIA. III Bandera Ayuntamiento de Sestao. Sestao (Bizkaia)

Estropada eremu honetan kaleekin jokatzen jakin behar da estropadaren une bakoitzean eta hala egin zuten laugarren kaletik gure arraunlariek ziabogan 4:42 ko denbora markatzen zutelarik eta helmugan estropada eremuak zuen marka 18 segundutan hobetuz. Estropada latza aurrera etera genuena arerioak 9 eta 16 segundutik gorako diferentziarekin. Gure ankeko estriborra den Jararen etxean Bandera eta errekor […]

5. JARDUNALDIA. VI. Bilboko Bandera – Bandera de Bilbao. Bilbo (Bizkaia)

5. JARDUNALDIA.  VI. Bilboko Bandera - Bandera de Bilbao. Bilbo (Bizkaia)

Laugarrenez jarraian Bilboko Bandera Donostiara daramagu! indarra behar ziren estropada aurreta ateratzeko eta joaneko luzean bigarren taldeari 5 segunduko tartea eramaten genion eta etorrikoan beste 6 segundutako tartea gehitu genion, 13,46 guztira. Bilbon laugarrenez Bandera astintzeaz gain, Lidergotzari gero eta estuago heltzen hasiak ziren jada 40 puntu pilatuz.

4. JARDUNALDIA. IV Bandera Edinor. Zierbena (Bizkaia)

4. JARDUNALDIA. IV Bandera Edinor. Zierbena (Bizkaia)

Euskotren Ligako bigarren txartela 2018an lortu genuen Zierbenan. 2017tik urtero saiatu gera gure patroiaren sorterriko bandera irabazten. Lugañeneko popan Andrea Astudilloren 8. denboraldia den honetan bere helburua bete du Bandera gose den talde honekin eta aurkariekiko beste indar erakustaldi bat emanez.