Estropada eremu ezezaguna. Inoiz bertan aritu gabeak. Korronteak, olatutxoak, … eskifaiak erne egon beharrekoa. Korronteek estutu gintuzten arren, eremu txarra pasa eta hanka egin zuten poparean ia 6 segundutako errentarekin helmugaratuaz. Berriro ere, indarra eta konfidantza izan zituzten tostakide gure arraunlariek Ligako zazpigarren Bandera irabazteko, Euskotren Ligak Arousan jokatzen zuen lehena.
LIDERGOTZA gero eta lotuagoa 56 punturekin, bigarren sailkatua zen Oriorekiko 13 puntutako aldearekin.


