3. JARDUNALDIA. VIII Bandera Fabrika. Donostia (Gipuzkoa)

3. JARDUNALDIA. VIII Bandera Fabrika. Donostia (Gipuzkoa)

Aurtengo denboraldian hirugarrenez estropada eremua Kontxa genuen eta berriro ere bere bertsio exigenteenetakoarekin harrera egin zigun. Kale zozketak txarraren fama duen lehen kalea oparitu zigun. Olatuekin, kalearekin eta Tolosaldearekin borrokatu ondoren, poparean behin badiara sartzean gure arraunlariak egurra eman eta 3. Bandera irabazi zuten 7, 10 eta 30 segunduko aldearekin beste aurkariekiko. Berriro ere ARRAUN […]

2. JARDUNALDIA. I Bandera Femenina Concello de Bueu

2. JORNADA. I  Bandera Femenina Concello de Bueu

Pontevedrako Bueu herrian jokatu degu Euskotren Ligako Concello de Bueukon lehen emakumezkoen Bandera. Estropada eremu ezezaguna eta berriz ere kale zozketan tokatutako 4.kaletik ekin zioten gure arraunlariek garaipeneraino eramango zien estropadari. Urak nahiko bare bazeuden ere korronteek jokorako aukera ematen zuten. Kanpoko balizetako ziabogan 6 segunduko aldearekin ziren besteengandik. Helmugarako bidean tartea handitu zuten. 10:27 […]

1 JARDUNALDIA. VII Bandeira Cidade da Coruña

VII Bandeira Ciudade da Coruña

VII. Bandeira Ciudade da Coruña ospatu zen jardunaldi bakarreko formatuan, non aurreko eguneko eta iazko edizioetan ez bezala, arazorik gabe itsasoratu eta lehorreratu ahal izan zen. Riazor hondartzako pasealekua Euskotren Liga eta Euskolabel Ligako beste edizio apoteosiko bati hasiera emateko gogoz zeuden zaletu, traineru eta arraunlariekin jantzi zen. Gure traineruak 4. kaletik Arraun egin zuen […]

Españako Txapelketa

Españako Txapelketa

32 urte eta gero berriro ospatu zen Españako traineru Txapelketa Donostiako Kontxako badian. 1992ko edizio hartan gure gizonezkoen trainerua Españako Txapeldun izendatu zen. Txapeldun haietako hiru arraunlariren alabak egungo traineruko taldean ditugu. Emakumezko 5 talde eta gizonezko 8 taldek izen eman genuen aurreko asteko Txapelketetan parte hartzeko txartela lortuaz. Larunbatean 12tan egin zen txanden zozketak […]

Euskadiko Txapelketa

euskadiko-txapelketa

11:00 beterano taldeek, 12tan gizonezkoek eta ordu batetan emakumezkoek 2024ko Euskadiko Txapelketari aurre egitea aurreikusia zegoen. Itsasoa eta haizeak ez zuten arraunlarien lana batera erraztu. Goizeko 10tan kale zozketa egin zen Donostiako Aquariumean Txapelketa 4 kaleetara jokatze asmoz. Kaiku 1, Donostia Arraun Lagunak 2, Tolosaldea 3 eta Ondarroa 4 izan zen zozketak erabakitako kale banaketa. […]

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Txapelketa

10 traineruk parte hartu zuten emakumezkoen kategorian Hondarribian jokatu zen Gipuzkoako traineru Txapelketan. Txanden osaketa aurreko denboraldiko emaitzen arabera egin zen eta gure traineruak azken txandan Arraun egin zuen, Ohorezko Txandan. Eguraldi eguzkitsua bazen ere haizeak indartsu jo zuen eta talde batzuek trainerua gobernatzeko zailtasunak izan zituzten. Itsaso zabalean zegoen ziaboga bakarrean Lugañene azkarrena izan […]

Trainerillen San Telmo Saria

San Telmo

Arratsaldeko 18:30etan hasi zen San Telmo emakumezkoen saria, bikoteka egindako 3 txandekin. Lehen txandan Zarautz eta Zumaia B neurtu ziren, bigarren txandan gure trainerilla Hondarribiarekin lehiatu zen, eta hirugarren eta azken txandan San Juan eta Zumaia A. Urola ibaiaren bokaleak ematen dituen kale-jokoek ikuskizuna eman zuten, eta azkenik, gure trainerillak hirugarren urtez jarraian txapeldunen bandera […]

Orioko jaitsiera

Descenso Orio

Arraun Lagunak nagusitu da Oria jaitsieran. La Concha Banderako eta Euskotren ligetako txapeldunek 2024ko denboraldi aurrea hasi dute iaz erakutsitako indarra mantentzen dutela erakutsiz. Emakumezkoen kontrako erlojupekoan, Arraun Lagunak lau kilometroko ibilbidea 16 minututan, segundo bat eta 75 ehunenetan osatu zuen. Juan Mari Etxabek zuzendutako tripulazioak bi segundo eta 33 ehuneneko aldea atera zion Oriori, […]

Gipuzkoako diputazioaren kirol galako saria ematen dute

Kirol Gala 2023

2023ko Kirol Gala, ostiral honetan Ficoban ospatuko dena, 2023ko Gipuzkoako kirolaren arlo nabarmenena bilduko du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako sari hauen helburua kirolaren meritua maila guztietan aitortzea eta horrela Gipuzkoako kirol errealitate osoa biltzea da. GIPUZKOA KIROLA SARIA Donostia Arraun Lagunakek jasoko du, La Concha Banderan eta Euskotren Ligan lortutako garaipen […]

La Concha Banderako txapeldunak

Bandera de la Concha

Arraun Lagunak-ek, inolako zalantzarik gabe, La Concha Bandera irabazi du. Juan Mari Etxaberen neskek hiru urtetan bigarren bandera eskuratu dute. Urte osoan zehar erregularrena izan da, eta ez dago bikoitza lortzeko beste modu bat. Gaurkoa pronostikoak betetzea izan da, aurreko asteburuan sufritzen jakin zuten gaur eraso eder bat egiteko eta bandera altxatzeko. Irabazlearen eta bigarren […]