GIPUZKOAKO TXAPELKETA, DISTANTZIA LUZEA

Donostiarron buruak danbor hotsez betetzen hasi zaizkigun egun hauetan aulki mugikorreko ARRAUNlariak Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Bidasoako uretan. Oso pozik etxeratu ginen gure ARRAUNlarien emaitzekin TXAPELDUNAK eta Txapeldun ordeak ditugulako! Zoriondu dominaron gabe etxeratu ziren ARRAUNlariak zuen lana eta jarreragatik. Jarrai dezagun lanean! 🥇 1X IM Oinatz Goenaga 🥇 2X CM Alex Pablos/Telmo Aramburu 🥇 […]

XXXV G.K.P.E. 2024.ko KIROL GALA

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak Gipuzkoako kirol galaren 35. edizioa ospatu zuen eta 2024ko KIROLARI ONENAren @laboral_kutxa SARI NAGUSIAren irabazleak Mikel Oyarzabal eta gure Donostia Arraun Lagunak trainerua izan ginen!! Gure entrenatzailea, Juan Mari Etxabe ere omendua izan zen arraun munduko bere ibilbide oparoagatik eta sorpresaz, Txapeldun egin duen bere alaba Lorearen eskutik jaso zuen saria […]

KIROL GALA 2024

KIROL GALA 2024 - Donostiaarraunlagunak.eus

FICOBA Urtea amaitu aurretik Gipuzkoako kirolak ospatu genuen. FICOBAn elkartu ginen Gipuzkoako kirolaren elitea, oraina eta izandakoak, oraina eta horretarako lan egindakoak, oraina eta aurrera jarraitzeko indarra eta grina. Izugarria Gipuzkoan dugun Kirol eta kirolari maila. ZORIONAK gala honetako protagonista guztiei eta guzti hau posible egiten duzuen babesle guztientzako, non 2024ko Galan, gure lagun MARTIN […]

PREMIOS A LA EXCELENCIA 2024 BIKAINTASUNARI SARIAK

Radio San Sebastián, Cadena SERKursaal, 06/11/2024, 19:00 horas Gala berezi eta Bikaintasunez betetakoa bizitutakoa Donostiako Kursaalean. Ibilbide oparo eta pasioz betetakoak omendutako bakoitzarena, ZORIONAK guztientzako! Donostia Arraun Lagunakek izenean Itziar Eguren Presidenta eta Xubane Uribarrena arraunlaria igo ziren eszenarokira, Elías Arruebarrena, Gipuzkoako Arraun Federakundeko Presidentearen eslutik pertsonaliztatutako garaikurra jasotzera BIKAINTASUNA KIROLA atalean. BIKAINTASUN saria hau […]

STAGE SOUSTONS (AQUITANIA, FRANCIA)

STAGE SOUSTONS (AQUITANIA, FRANCIA)

Goizean goiz mugikorreko taldeak URPA autobosean sartu eta Aquitaniako Soustons herriko lakura joan ziren urteko lehen stagea egitera infantiletatik hasi eta beterano talderarte. Urteetan aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketak jokatu izan genituen parajean denboraldi hasierako entrenamendu bikainak burutu dituzte entrenatzaile berrien agindupean. Nekatuak baina entrenamendu bakoitzari etekin ezin hobea atera izanaren poztasunarekin etxeratu ziren gure arraunlariak, […]

2024 / 2025 DENBORALDI HASIERA

2024 / 2025 DENBORALDI HASIERA

Aulki mugikorreko taldeak hasiak dira 2024 / 2025 denboraldia prestatzen. Berritu eta finkatu diren helburuek eta arrraunlarien jarrerak denboraldi oparoa iragartzen digu. Taldeek egingo duten lehen stage -a urrian izango da Soustoneseko lakuan, Frantzian. Arraunlari berrientzako ere lekua badugu, ANIMATU ETA ETORRI ARRAUN EGITERA!!

KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA, 2024/09/08, 11:00 Trainerua uretaratzeko momentuan, aste osoko zaletuen animo zaparrada gure arraunlariei egindako harrera ikusgarriarekin bat egin zen Kaiako arranpan. Kontsolazio txandak 11:00tan ekin zion Astilleroren garaipenarekin, 10:55,34. 11:20etan ekin zitzaion gure kluba berriro urrezko izkiz idatzita utziko zuen Kontxako Ohorezko Txandari. 1º kaletik Orio, 2ºetik Tolosaldea, 3ºetik Kaiarriba eta 4º […]

KONTXAKO BANDERA. 1. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 1. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 1. IGANDEA, 2024/09/01, 11:00 Itsaso goraka eta olatu gutxi, marea biziak, giro garbia arraunerako. Zozketak bigarren txandan hirugarren kaletik jokatzera eraman gintuen. Estropadaren burua lehen paladatik hartu bagenuen ere, lehen txandan aritu zen Orioren denbora zen gainditu beharrekoa. Lan erditan Oriori segundu 1 ateratzen genion eta txandakideei 4tik gora. Poparean indar eta arraunkera […]

KONTXA 2024

SAILKAPEN ESTROPADA 2024/08/29, 18:00 20 talde ginen bi taldeetan banatuta Kontxa 2024 jokatzeko zeuden 7 txarteletako bat lortzeko; 13 etxerako bidean jarriko ziren. Eguerdiko 12etako ordezkarien bileran 16garren postuan estatxa askatuko genuela erabaki zuen zozketak. Egun lainotuan itsas behera eta marea hilak tokatu ziren, olatuak metrora ez ziren iristen, arraun egiteko baldintza gozoak. Lan erdiak […]

14. JARDUNALDIA. Gertu Eraikuntzako Bandera. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)

14. JARDUNALDIA. Gertu Eraikuntzako Bandera. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)

14. Bandera ere Lugañenen dago! Ez da harrokeria, ausardia eta kemena baizik. Inoizko Ligarik luzeena amaitzeko 2 jardunaldi baino geratzen ez direnean 112 puntu ditugu (2023an 95 punturekin irabazi genuen Liga).14. garaipena jarraian.7. asteburua dobletea egiten dugula.2023/07/01 -etik 2. urtez jarraian Euskotren Ligak izan duen LIDER BAKARRA gera. 2024 EUSKOTREN LIGAKO TXAPELDUNAK GERA Estropadetako emaitzek […]