Aurtengo denboraldian hirugarrenez estropada eremua Kontxa genuen eta berriro ere bere bertsio exigenteenetakoarekin harrera egin zigun.
Kale zozketak txarraren fama duen lehen kalea oparitu zigun. Olatuekin, kalearekin eta Tolosaldearekin borrokatu ondoren, poparean behin badiara sartzean gure arraunlariak egurra eman eta 3. Bandera irabazi zuten 7, 10 eta 30 segunduko aldearekin beste aurkariekiko.
Berriro ere ARRAUN Kontxan Txapeldun!


