Zerbitzuak.
Traineru femeninoa

Donostiaren historian, lehen traineru femenino lehiakorraz kontatzen du klubak. Bere ibilera 2014an hasi zen, ia-ia 0tik. Bere bigarren urtean, traineruak lehen bandera femeninoa lortu zuen hirirako. Bere hirugarren urtean, Donostiako lehen emakume traineru izatea lortu zuen kategoria handienera heltzen eta Euskotren ligan parte hartuz( lehen mailan). Honez gain, hirugarren urte honetan, Kantauri Itsasoko 4. Traineru onenetako bat izatea lortu zuten. Lehen traineru femeninoa ere izan da Kontxako Estropadetan parte hartzen, eta 2017an ohore-txandako plaza bat eskuratzea lortu zuen.

Arraun Harrobia

Klubak, 11 urtetik gorako gazteei baimentzen die arrauna egiteaz bai banku mugikorrean baita banku finkoan. Kategorietan zehar hasiberri, haur, kadete, gazte eta senior, arraunlariak garatu ahal izango dute bere ezaugarri fisiko, tekniko eta kirol honetako bizikidetasuna. Beste alderdi garrantzitsuenetako bat praktikaren sustapena, kiroletakoak eta giza balioen garapena da, zuzenki arraunlariei garapen pertsonalean lagunduko diotena.

Arraun Unibertsitarioa

Klubetik arraunaren kirola Euskal Herriko unibertsitateetan sartu nahi dugu. Elkarlanean gaude Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolarekin, Tecnun, sorrerarako eta arrauneko talde femeninoaren prestakuntzaz. Gainera beste unibertsitate batzuekin elkarlanean gaude ekitaldiak edo ikasleentzako arraun ikastaro puntualak egiteko.

Egokitutako Arrauna

Klubetik arraunaren normalizatutako praktikan sartzea erraztu nahi diegu ezgaitasuna duten gazteei. Kontziente gara, eremu honetan oraindik asko egiteko geratzen zaigula, baina ezgaitasun desberdineko gazteekin lan egitearen zortea izan dugu (bisuala, etab,…) eta kontzienteak izatea egin gaitu. Baita pixkanaka gure gain hartzea lan inklusibo hauek.