GROSEKO ARTAIÑU KONPARTSAREN OMENALDIA

Groseko ARTAIÑU Artzai eta Iñudeen konpartsak 24 urte daramatza umore onez auzoa dantza, parodia eta danbor hotsekin alaituaz.

Jasotako errekonozimenduaren eskertza bezala, jai giroan dantzatu zuten gure arraunlariek konpartsako gainontzeko kideekin batera Ixil ixilik dago abestiaren doinuarekin.

Katalunia plazan egiten duten parodian Memorial Aitona saria jaso dugu 10 urte hauetan traineruarekin daramagun ibilbide bikain eta oparoagatik. Aipamen berezia ere egin zioten Gros-era den Xubane arraunlariari.

Eskerrik asko Laida, konpartsako mikeleteari eta bere aginduetara donostiarrak kaxkarinak gerala erakusten duten konpartsako kide guztiei.

IRUTXULOKO HITZAk Beñat Parraren eskutik argitaratutako albistea eta Asier Gonzalez de San Pedroren argazki galeria ikus daitezke ondorengo estekan:

https://irutxulo.hitza.eus/2025/02/03/groseko-inude-eta-artzainek-auzoa-alaitu-dute/