Orioko jaitsiera

Descenso Orio

Arraun Lagunak nagusitu da Oria jaitsieran. La Concha Banderako eta Euskotren ligetako txapeldunek 2024ko denboraldi aurrea hasi dute iaz erakutsitako indarra mantentzen dutela erakutsiz. Emakumezkoen kontrako erlojupekoan, Arraun Lagunak lau kilometroko ibilbidea 16 minututan, segundo bat eta 75 ehunenetan osatu zuen. Juan Mari Etxabek zuzendutako tripulazioak bi segundo eta 33 ehuneneko aldea atera zion Oriori, Maider Etxanizek patroi lanetan egindako arraunaldian. Oriotarrek ez zuten 2023an lortutako garaipena berriro irabazi ahal izan.