Arratsaldeko 18:30etan hasi zen San Telmo emakumezkoen saria, bikoteka egindako 3 txandekin. Lehen txandan Zarautz eta Zumaia B neurtu ziren, bigarren txandan gure trainerilla Hondarribiarekin lehiatu zen, eta hirugarren eta azken txandan San Juan eta Zumaia A. Urola ibaiaren bokaleak ematen dituen kale-jokoek ikuskizuna eman zuten, eta azkenik, gure trainerillak hirugarren urtez jarraian txapeldunen bandera astindu zuen, Zumaia B etxeko trainerilla bigarren izan zen 14 segundora, eta San Juan hirugarren, 19 segundora.


