10 traineruk parte hartu zuten emakumezkoen kategorian Hondarribian jokatu zen Gipuzkoako traineru Txapelketan. Txanden osaketa aurreko denboraldiko emaitzen arabera egin zen eta gure traineruak azken txandan Arraun egin zuen, Ohorezko Txandan. Eguraldi eguzkitsua bazen ere haizeak indartsu jo zuen eta talde batzuek trainerua gobernatzeko zailtasunak izan zituzten. Itsaso zabalean zegoen ziaboga bakarrean Lugañene azkarrena izan zen 5:16 denbora eginez Tolosaldeak baino 2 segundo hobeagoa. Kronometroa 6 minutu juxtuetara iritsi zenean Lugañenek helmuga zeharkatu zuen 2024ko Gipuzkoako Txapeldun berrian bihurtuz. Tolosaldeak zilarra eskuratu zuen 9 segundu beranduago helmugaratzean eta brontzea Kaiarribak lortu zuen Arraunekiko 11 segundutara bukatuaz estropada. Orio laugarren izan zen 14 segundutara. Txapelketa irabazteak astebete beranduago Donostian ospatuko zen Euskadiko Txapelketarako txartela eman zion gure taldeari.


