2. JARDUNALDIA. I Bandera Femenina Concello de Bueu

2. JORNADA. I  Bandera Femenina Concello de Bueu

Pontevedrako Bueu herrian jokatu degu Euskotren Ligako Concello de Bueukon lehen emakumezkoen Bandera. Estropada eremu ezezaguna eta berriz ere kale zozketan tokatutako 4.kaletik ekin zioten gure arraunlariek garaipeneraino eramango zien estropadari. Urak nahiko bare bazeuden ere korronteek jokorako aukera ematen zuten. Kanpoko balizetako ziabogan 6 segunduko aldearekin ziren besteengandik. Helmugarako bidean tartea handitu zuten. 10:27 amaierako denbora eta estropada eremuko errekorra; +8,98 Tolosaldea, +9:56 Orio eta +16:96 Kaiarriba.

Donostiarako bidea eskubete egin genuen asteburuan lortutako 2 Banderekin, 16 puntu eta Lidergotzaren mallot urdinarekin.